Lucía Unamunzaga ikerlaria, AZTERLANeko Iraunkortasun eta Ingurumen arduraduna, “Lehengai kritikoak” sesioan izango da apirilaren 2an 2025 Basque Circular Summit-en baitan egingo den Forum-ean.
Garrantzi ekonomikoak eta hornidura-arriskuak 2024/1252 Arautegian jasotzen diren 34 lehengai kritikoren Europako zerrenda definitzen dute. Erregelamendu horrek oinarrizko lehengaien hornidura segurua eta jasangarria bermatzeko esparrua ezartzen du, eta 2024ko apirilean argitaratu zen ofizialki.
Lehengai horietatik erdiak estrategikoak dira (horien artean, aluminioa eta kobrea), trantsizio energetiko eta digitalerako erabakigarriak direlako. Europako araudi berriak metal eta mineral horiekiko mendekotasuna murriztu nahi du, eta, aldi berean, ingurumen-aztarna minimizatu, ekodiseinuaren, I+G+Baren eta birziklatzearen bidez. Enpresa aurreratuak erronka horri aurre egiten ari dira dagoeneko.
AZTERLANeko Iraunkortasun eta Ingurumen adituak lan alor garrantzitsu hauek jorratuko ditu saio bateratu batean, Orkestra, Arteche, Fraunhofer, CIC-Energigune, Orkli eta Ihobeko ordezkariekin batera.

Lucía Unamunzaga ikerlaria Lehengai kritikoei buruz arituko da.