• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

AZTERLANek 4.0 HPDC Estrategia garatzeko gakoak aurkeztu ditu EUROGUSS 2020n

HPDC teknologietan berezituta dagoen Druckgusstag kongresuaren baita, Emili Barbarias ikerlariak Metalurgia Ikerketa Zentroaren esperientzia partekatu du aluminio galdan integratutako 4.0 industriako soluzioen garapenean.

 

Beste behin, nazioartean ezaguna den EUROGUSS 2020 aluminiozko teknologien feriak bere baitan hartu du “Druckgusstag” kongresua, aluminioan eta honen egoera likidoan transformatze teknologietan berezitua. Kongresuaren programa ofizialaren baitan, AZTERLANeko ikerali Emili Barbarias-ek “A reliable data capture system for a robust 4.0 HPDC strategy” lana aurkeztu du, ELECTRONICS enpresa alemaniarraren batera garatutakoa (aluminio eraldatze prozesuen kontrolerako sistemak garatzen dituena).

Bere aurkezpenean, Barbarias jaunak aluminio galdaketa 4.0 teknologiak barneratzeko gako nagusiak eskaini ditu. Bere hitzetan, industria honen zailtasun handiena da “fidagarriak, homogenoak, alderagarriak eta zentralizatuak diren datuak lortzea”. Izan ere, AZTERLANeko ikerlariaren hitzetan, “arazo nagusia ez da aluminio galdak ez duela nahikoa datu eskaintzen aztertzeko, baizik eta datuok ez direla koherenteak eta elkarrekin alderatzeko modukoak”.

Zelula desberdinen monitoretza sistemak makinen sortzaileek garatutakoak dira eta, beraz, neurtutako datuak eta hauen zehaztasuna aldatu egiten dira makinatik makinara. Horregatik, fenomeno garrantzitsuak ikuskatzea ahalbidetzen duen sentsore sarea ezartzea da bide bakarra honelako estrategia bat burutzeko.

Helburu honekin, aluminio galdan adituak hainbat gako eskaini ditu sentsore independenteak ezartzeko, esanez, hauek “ikuskatu nahi den fenomenotik hurbilen kokatu behar direla, beti ere, berauen segurtasuna bermatuz”. Honela, adibide zehatzen bitartez azaldu du nola emaitza desberdinak lortzen diren prozesuko puntu desberdinetan antzeko fenomenoak kontrolatuta. Horregatik, nabarmendu nahi izan du fenomeno eta sentsore egokiak aukeratzeak duen garrantzia. “Gutxienez, injekzio kurba eta zenbait tenperatura batu behar lirateke”.

Emili Barbarias ikerlariaren aurkezpena, AZTERLANeko aluminio eta material arienen arloko aditua, “Druckgusstag” Kongresuan

Barbarias jaunak azpimarratu du baita garrantzitsua dela proiektuaren eskalagarritasun ekonomikoa eta teknikoa bermatzea, esanez, enpresaren behar zehatzetara egokitu behar dela. “Azken batea, epe laburrean, 4.0 teknologiek eskainiko diguten abantaila nagusia da makinen egoera optimoan funtzionatzen dihardutela ziurtatzea, ondorio, errefusa maila jaitsita”. Zentzu honetan, ezarpen progresibo baten alde azaldu da, enpresa ustiatutako datuak aztertzeko eta erabiltzeko gai den heinean.

 

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.