Bisita SPRI Taldeak, Eusko Jaurlaritzako enpresa garapenerako agentzia, koordinatu du. Bisitaldi honen helburu nagusia izan da esperientziak partekatzea eta argentinako industriarekin elkarlan aukerak garatzea herrialde Argentinak igaro den hamarkadan jasandalko krisi ekonomikoaren ondoren.
Bertaratutakoen arten Gobernuko bi idazkari eta industria metalurgikoko ordezikariak izan dira baita enpresa ertainen ordezkariak ere. Astebetez izan dira Euskadi bisitatzen gure herrialdeak azken 20 urteetan bizi izandako eraldaketa industriala ezagutzeko asmoz.
Delegazioak izan duen agenda estuaren baitan IK4-AZTERLAN Ikerketa Metalurgikorako Zentroko ordezkariekin lan bilera egiteko tartea ere da. Gurean, delegazioko kideek lehen eskutik ezagutu ahal izan dituzte gure zentruaren funtzionamenduaren zenbait gako, baita metalen eraldaketarako zein saiaketarako zenbait teknologia ere. Horrekin batera, IK4-AZTERLANek euskal industria sendotzen laguntzeko eta honen lehiakortasuna bultzatzeko dauzkan gaitasunak ere ezagutu dituzte.
Argentinako delegazioa osatu dute Martín Etchegoyen jaunak, Argentinako Industria eta Produkzio Ministeritzako Zerbitzuen idazkaria, Diego Pérez Santisteban jaunak, Ministerioaren aholkularia Inbertsioen Erakarpenerako Agentzian, Javier Ibáñez jaunak, INTI Industri Teknologiako Institutu Nazionaleko presidentea, Juan Carlos Lascurain jaunak, ADIMRAko presidentea (Metalurgiako Industrialen Asoziazioa); Laura Herrlein andereak, Harreman Instituzionaletarako eta Garapen Federalerako zuzendaria, Sebastián Kossacoff jaunak, Zentro Teknologikoen Sareko zuzendaria, eta Edgardo Gambaro jaunak, CAMEko presidentea (Enpresa Ertainaren Argentinar Konfederazioa). Etorkizunean elkarlanak bultzako aukerak irekita geratu dira.
Argentinako delegazio instituzionaleko kideak, SPRI Taldeko ordezkaria eta IK4-AZTERLANeko ordezkariak bisitaldiaren bukaeran.
IK4-AZTERLANek saiakera metalurgikoen laboratorioa erakutsi die argentinako delegazio instituzionaleko kideei.
IK4-AZTERLANek saiakera metalurgikoen laboratorioa erakutsi die argentinako delegazio instituzionaleko kideei.