• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Altzairuzko osagaien belaunaldi berri baten garatzea eskala handiko meatzaritzaren sektorerako

NEXTsteel proiektuaren helburu nagusia da altzairuzko osagaiak garatzea, jasangarriagoak eta propietate aurreratuagoak dituztenak. Hori lortzeko, besteak beste, plasma bidezko beroketa-teknologiek lagundutako bigarren mailako metalurgia garatzearen, ibilbide termiko jasangarri berriak zehaztearen eta energia-iturri berdeak hartzearen aldeko apustua egiten da.

Meatzaritza handiko sektoreak erabiltzen dituen ekipoek lan-karga handiak izaten dituzte, eta, ondorioz, narriadura bizkorra izaten dute. Ekipo horiek tamaina handiko osagaiak eskatzen dituzte, geometria bereziki konplexuak dituztenak eta zerbitzuan muturreko zorroztasuna eskatzen dutenak. Horregatik, fabrikatzeko erresistentzia handiko altzairuak erabiltzen dira.

Hala ere, altzairu moldekatuan espezializatutako AZTERLANko ikertzaile David Aristondok azaldu bezala, gasen presentzia eta fabrikazio-prozesuan jasaten dituzten tratamendu termiko masikoek sortzen dituzten zailtasunak direla eta, gaur egun lortzen diren propietateen zenbait muga ezartzen dira. Osagai eta ekipo horien bizitza baliagarria luzatzea da meatze-sektoreak aurrean duen erronka handienetako bat, eraginkortasunari eta iraunkortasunari lotuta.

Helburu horrekin, NEXTsteel proiektuaren partzuergoa, Piezas y Rodajes, S.A. (PYRSA), proiektuaren koordinatzailea, eta Industrial Furnaces INSERTEC Industrial Furnaces INSERTEC, S.L. enpresek, AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroarekin eta eta Ikerketa Metalurgikoen Zentro Nazionalarekin (CENIM) osatua, altzairu jasangarri eta propietate hobetudun belaunaldi berri bat garatzera bideratuta dago, eskala handiko meatzaritza sektorerako osagai aurreratu berriak fabrikatzeko..

Erresistentzia handiko altzairuak eta tratamendu termikoko ibilbide berriak ltzairuzko osagai ‘premium’-ak garatzeko.

Erronka horiei aurre egiteko, proiektuko taldeak materialen propietate mekanikoak landuko ditu. Lehenik eta behin, egoera likidoan dagoen metalaren kalitatea landuko du, eta, ondoren, egoera solidoan, propietate espezifikoak emango dizkio ad hoc tratamendu termikoen bidez. “Gure helburu nagusietako bat altzairu likidoan disolbatutako gasen presentzia arrisku txikiko balioetaraino murriztea izango da”. Gainera, “bigarren mailako metalurgia (berreskuratutako metalen berrerabilera) landuko dugu, metalean dauden traza-elementuak ondorengo aplikazioetarako arazo izan ez daitezen”. Metala egoera likidoan prestatzeko prozesu horretarako, plasma bidezko beroketan oinarritutako teknologia berritzailea erabiliko da.

Behin egoera solidoan, ikerketa-taldeak tratamendu termikoko bide berriak garatuko ditu materialaren propietate mekanikoak maximizatzeko, izaera bainitikoko egiturazko eraldaketak lortzeko helburuarekin.

PYRSAko CEO Fernando Hernándezen hitzetan, “jakin badakigu gure sektorean lidergo-postua izaten jarraitzeko gure eskaintza berritzen eta garatzen jarraitu behar dugula. Proiektu honen bidez, altzairuzko ‘premium’ osagai iraunkorrak garatu nahi ditugu meatzaritza handia bezalako sektore oso zorrotz baterako. Fabrikazio-bide berriak garatuko ditugu, egungo osagaiek eskaintzen dituzten propietate mekanikoak gainditzeko, eta, aldi berean, haien jasangarritasuna hobetzeko. Industriak, zalantzarik gabe, gero eta indar handiagoz eskatzen du alderdi hori ere”.

Partzuergoko kideak bat datoz esaterakioak proiektu nabarmen hau jauzi teknologiko gisa eratu dela lankidetzari eta berrikuntzari dagokienez, altzairu moldekatuzko osagaien diseinuari eta fabrikazioari aplikatu beharreko ezagutza garatzeko, metalurgia menderatuz, fabrikazio-teknologia aurreratuen aldeko apustua eginez eta ingurumen-inpaktua gutxituz.

Justificación RETOS

NEXTsteel (CPP2021-008415) proiektua MCIN/AEI/10.13039/501100011033 eta Europar Batasunaren NextGenerationEU /PRTR ekimenen baitan diruz lagundutakoa da.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.