AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak berriz ere parte hartuko du SOCIEMAT, CESIC eta CENIM elkarteek antolatutako prestakuntza-ekimen garrantzitsu honetan.
2025eko ekainaren 16tik 19ra, Madrilgo CENIM CSIC Ikerketa Metalurgikoen Zentro Nazionalean, ALESCORR 2025 Korrosioan Espezializazio Handiko CSIC SOCIEMAT Ikastaroaren 3. edizioa egingo da. Ikastaro honek 30 orduko iraupena iznago du, eta korrosioaren arloan hasten ari diren edo eguneratze-ikastaro bat bilatzen duten profesionalei zuzenduta dago. Korrosioaren oinarriak eta honen azterketarako hainbat teknika elektrokimiko landuko dira, klase teorikoak laborategietako praktikekin eta kasu errealen analisiarekin txandakatuz. Prestakuntza-jarduera honen helburua da ikasleak gai izatea korrosioaren oinarrizko arazoak identifikatzeko, bai eta teknika elektrokimikoak aplikatzeko ere, prozesuaren mekanismoa eta zinetika zehazteko.
AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak parte hartuko du ikastaro honetan, non Enara Mardaras doktorea, Korrosioa eta Material Metalikoen Babesa ikerketa-lerroaren arduraduna, irakasleetariko bat izango den.
Izena emateko epea 2025eko maiatzaren 15ean amaituko da (edo plazak bete arte). Ikastaroan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago Sociematen webgunean.
Erakunde antolatzaileak eta parte-hartzaileak
SOCIEMAT; CSIC; CCENIM; AZTERLAN; EDUARDO TORROJA Institutua; Universidad de Cantabria; Universidad Complutense de Madrid; Mondragon Unibertsitatea; Nafarroako Unibertsitate Publikoa.