Atzera

Adimen artifiziala alumio injekzioan: hutseko teknologiak eta integritate mekanikoa

Volkswagen Taldeak eta SEAT S.A.k zuzendutako Ibilgailu Elektriko eta Konektatua sustatzeko “Future: Fast Forward” PERTEaren baitan AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak GESTAMPekin batera injektatutako aluminiozko “battery box”-eko osagaiak garatzeko Adimen Artifiziala erabilita fabrikazio adimenduna lantzen dihardu.

Guztira 62 enpresa biltzen dituen proiektuaren barruan egin berri den networking ekitaldian, AZTERLANek, bere zuzendari nagusi Garikoitz Artolak ordezkatuta, proiektuaren helburu eta lorpen nagusiak partekatzeko aukera izan zuen.

 

Adimen Artifizialeko garapen berriak aluminio injektatuzko osagaiak ekoizteko

AZTERLANen ekarpena metalurgiaren eta osagaien fabrikazio adimenduneko teknologien esparruan sartzen da (4.0 industria). Eremu hori osatzen duten kontzeptuen mosaikoaren baitan, AZTERLANen partaidetza aluminio injektatuzko osagaien fabrikazioan adimen artifiziala garatzera eta aplikatzera bideratuta dago. Zehazki, GESTAMP enpresaren eskutik. Azpimarratzekoa da GESTAMP enpresak ibilgailu elektrikorako trantsizioarekin duen konpromisoak trakzio-efektu handia gauzatzen duela euskal industrian.

Hurbilketa horren berrikuntza nagusia da ekoizpen-bitartekoen larruazalean bertan prozesua kontrolatzeko aldagaiak hartzea eta aztertzea. Injekzio-prozesua larruazalean monitorizatzearen helburua Adimen Artifizialeko sistemei gaur egun eskuragarri ez dagoen informazioa ematea da. Alderdi hori funtsezkoa da ekoizpena kontrolatzeko eta erregulatzeko teknologia adimenduna lagungarri izan dadin ibilgailu elektrikoen diseinuan sofistikazioa pixkanaka areagotzeko.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.