• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

Offshore sektorearen garapenean laguntzeko soldadura-prozesuen berrikuntza

“Offshore aplikazioetarako soldatze-prozesuen optimizazioa” jardunaldi teknikoa egin zen AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroan azaroaren 7an. Bertan, NIPPON GASES, VOESTALPINE BÖHLER WELDING, GRI FLANGES IRAETA eta NEWTESOL enpresen hainbat kasu praktiko eta berrikuntza bildu ziren, bai eta AZTERLANeko Zerbitzuko Akatsen Diagnostiko eta Analisiko zein Saiakuntza eta Ezaugarri Fisiko eta Mekanikoetako taldeen aurkezpen teknikoak ere.


Lotura soldatuak funtsezkoak dira offshore egitura eta ekipoetan, hala nola petrolio-plataformetan edo dorre eolikoetan. “Egitura horien tamainak hazten jarraitzen du, eta gero eta errendimendu handiagoa eskatzen zaie; horrek karga mekaniko eta neke handiagoak eragitea dakar. Aldi berean, segurtasun- eta osasun-eskakizunek ere gora egin dute “, Josean Goñi AZTERLANeko metalurgia-arloko arduradunak azaltzen duen moduan. Egoera horretan, soldatze-prozesuek “eboluzionatzen eta offshore lan egiten duten sektoree irtenbide berriak proposatzen jarraitzen dute, euren bilakaeran lagunduz”.

Ideia hori ardatz hartuta, AZTERLANek jardunaldi tekniko bat egin hartu zuen azaroaren 7an, “sektorearentzat interesgarriak diren zenbait berrikuntza eta kasu praktiko” partekatzeko. Hainbat arlotan erreferenteak diren enpresen hitzaldi teknikoen bidez, bertaratutako profesionalek material eta kontsumigarri berrien garapenarekin, osagaien diseinu berriekin, soldadura-prozesuak arintzeko estrategien garapenarekin edo soldadura-keei dagokienez laneko arriskuen prebentzioarekin lotutako garapen berriak ezagutzeko aukera izan zuten. “Adituek partekatutako berrikuntzek eta garapenek bektore komun gisa izan zuten metalurgiaren eta osasunaren garrantzi handia produktu berriak planteatzeko orduan, baita digitalizazioaren eta prozesuaren kontrolaren gorakada emaitza hobeak lortzeko bide gisa”.

Kontsumigarrien eta soldatze-prozesuen esparruko berrikuntzen artean, Txema Alday NIPPON GAS-en Product Manager-ak gas-nahasketen bilakaerarekin lotutako gako batzuk partekatu zituen, baita altzairu herdoilgaitzezko offshore osagaien soldadurako nahaste alternatiboekin lotutako garapen batzuk ere. Aldayk digitalizazioaren eta soldadura-prozesuaren kontrolaren garrantzia azpimarratu zuen, “gure bezeroei balioa emateko funtsezko tresna gisa”.

Ildo beretik, José María Miguelek, VOESTALPINE BÖHLER WELDING-eko zuzendari teknikoak, soldaduran tratamendu termikoetan egin ohi diren akatsak landu zituen, baita lan bakoitzerako kontsumigarri egokiak hautatzeko jarraibide batzuk eskaini ere. Bigarren hitzaldi batean, soldadurako langileen osasunean fokua jarrita, soldadurako kontsumigarrien eta osagaien garapen berriak ere aurkeztu zituen, soldadura-keen emisioa minimizatzeko. “Pertsonen osasunak eta lan-ingurunearen kalitateak gero eta garrantzi handiagoa dute soldaduraren alorrean, eta kontsumigarrien garapenak kezka horrekin batera joan behar du. Produku berriak sortzerakoan pertsonen osasunerako kaltegarriak diren elementuak kentzeko eta eskakizun metalurgikoak mantentzeko konbinatu behar dira”.

VOESTALPINE BÖHLER WELDING (Herbehereak) ordezkatuz baita, Erwin Geringek bere lantaldearen produktu eta garapen berri batzuk partekatu zituen, soldatutako lotura mota desberdinetan jalkitze-abiadura handitzeko. Propietate metalurgikoak babestearen garrantzia azpimarratzeaz gain, offshore haize-sektoreko adituak soldatze-prozesuen automatizazioa azpimarratu zuen, bide horretan aurrera egiteko funtsezko bide gisa.

Offshore sektoreari lotutako aplikazio eta esperientzia praktikoetan arreta jarrita, GRI FLANGES IRAETA eta NEWTESOL enpresen kasu praktikoak ere izan ziren jardunaldian.

GRI FLANGES IRAETA ordezkatuz, bere kalitate zuzendari Pedro Verdascok offshore sektore eolikorako briden belaunaldi berri bat aurkeztu zuen. Bere hitzaldian, Verdascok soldaduraren bidez fabrikatutako produktu berritzaile honen garapenarekin lotutako erronka teknikoetako batzuk azaldu zituen, non “materialen garapenak eta CTOD entsegu aurreratuek funtsezko rola jokatu duten”.

Bestalde, NEWTESOLetik, Borja Saiz-ek, konpainiako CTO, Weld Overlayren akatsak konpontzeko kasu praktiko bat azaldu zuen sarbide zaileko hodietan. Saizek ere offshore sektorerako saiakuntza aurreratuen garrantzia azpimarratu zuen, “eskakizun tekniko handiko sektorea baita, eta beste sektore batzuetan aurkitzen ez diren saiakuntza eta baliozkotze-prozesu bereziak behar baititu”.

Azkenik, AZTERLANeko lantaldearen hitzaldi teknikoek zentroaren ezagutza alor batzuk partekatzea izan zuten helburu; zehazki, saiakuntza aurreratuen eta sektorean ohikoak diren hutsegite-mekanismoen esparruan. Alde batetik, Urko Uribe Saiakuntza Fisikoen eta Ezaugarri Mekanikoen arloko arduradunak CTOD saiakuntzaren azalpen sakona eskaini zuen, “CTOD pitzaduren hazkundea ebaluatzeko saiakuntza aurreratua da eta offshore sektorearentzat garrantzi handikoa da”. Bestetik, Metalurgia eta Zerbitzuko Akatsen Diagnostiko eta Analisiaren arloetako arduradun Josean Goñik hidrogenoa xurgatzeagatiko hauskortasunari buruzko zenbait gako partekatu zituen, “offshore sektoreko aplikazioetan behin eta berriz errepikatzen den hutsegite-mekanismoa baita”.

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.