IK4-AZTERLAN-ek, mundu mailan erreferentea den lan esparru nabarmen hau koordinatu du. Bertan, gure industriarekin galdaketa teknologiari erlazionatutako azken aurrerapauso eta garapen teknikoak elkartrukatzea ahalbidetzen da.
Guztira, 45 herrialde baino gehiagoko 1100 teknikari eta espezialistek gogotsu parte hartu dute ekintza egitarauan non ondorengoa azpimarra daitekeen:
- Bilera teknikoak paraleloki dauden sei konferentzia aretotan, non guztira interes handiko 200 lan tekniko aurkeztu diren, beraien nobedade teknikoa eta sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzeko ekarpenak direla eta.
- Nazioarteko ospea daukaten lau hizlariren maixutasunezko hitzaldiak, berrikuntza, ingurumena, merkatua eta energiaren alorrean.
- Herrialde desberdinetako ikertzaile gazteen parte hartzea, kongresuko saio teknikoetako lan egitarau berezi batekin.
- Bisita industrialak enpresetara, unibertsitateetara eta herrialdeko zentro teknologiko desberdinetara.
- Erosleen Forum-a non korporazio multinazional batzuek, osagai urtuen inguruko beharrizan eta eskaera zehatzak aurkeztu dituzten eta berain azken nobedadeak elkartrukatu dituzten bis a bis bilerak eginez, eskualdeko enpresekin akordio komertzial berriak lortzeko asmotan.
- Galdaketaren nazioarteko azoka, tokiko zein nazioarteko sektoreko enpresek azkenengo nobedade, produktu eta zerbitzuak aurkeztu eta elkartrukatzen dituzten, izaera teknikoa duen giro batetan.
- Esperientziaren gela, 15 herrialde baino gehiagoko unibertsitate teknikoetako 120 ikasleren partehartzearekin, non lan ekitaldi bateratu batetan esperientzia desberdinak elkartrukatu dituzten.
- Herrialde batzuetako nazioarte ordezkaritzaren parte hartzea, non esperientziak elkartrukatu diren eta etorkizunerako kooperazio esparruak finkatu diren. Guzti hau egitarau sozial erakargarri batera lotuta, batez ere erlazio pertsonal eta profesionalak sortzera zuzenduta.
- Gainera, gure herrialdeko irudia hobetzeko asmoa erakutsi da, non kontinente desberdinetako bisitariei gure errealitate sozial eta kulturala ezagutaraztera eman zaien.
Lan marku arrakastatsu honek, gure baliabide industrial eta teknologikoak munduari erakustea ahalbidetu du.