• Berriak
  • Talentua
  • Webmail
  • Generic selectors
    Exact matches only
    Search in title
    Search in content
    Post Type Selectors
Atzera

2. Carl Loper Sinposioak 21 herrialdetako 160 profesionaletik gora bildu ditu burdin-galdaketako teknologien inguruko berrikuntzak eta aplikaziorik aurreratuenak partekatzeko

IK4-AZTERLAN Metalurgia Ikerketa Zentroak antolatuta, American Foundry Society, World Foundry Organization eta Tabira Galdaketa Institutuarekin batera antolatuta, nazioarteko lan bilkura honek burni-galdaketaren fundamentu metalurgikoak berrikusteko aukera eskaini du, industriara zuzendutako garapen teknologikorik berrienetako batzuen inguruko ikerketak eta garapen teknologikoak partekatuta. Ekitaldiak material honek eskaintzen dituen aukeretako batzuk ezagutzera emateko aukera eskaini du, automobilgintza eta itsasontzigintza sektoreetan besteak beste, biak ere eskakizun handiko sektoreak.

 

Irailaren 30ean eta urriaren 1ean egin da 2. CARL LOPER sinposioa, burdin-galdaketa teknologiekin eta metalurgiarekin lotutako 160 profesionaletik gora bilduta, mundu osoko 20 herrialdetik gorako 85 enpresatako ordezkariak.

Ramón Suárez, IK4-AZTERLANeko B+G arduraduna, sinposiora ongietorria ematen

40 aurkezpen teknikok hezur-mamitutako lan-programa baten bitartez, industriako eta mundu akademikoko profesionalek prozesu industrialen eraginkortasuna, lanabesen diseinua edota aleazioen eta osagarrien ezaugarri fisikoak eta mekanikoak hobetzera zuzendutako berrikuntzak partekatu dituzte; baita korrosioaren, oxidazioaren eta higiduraren aurreko erresistentzia hobetzera ere, besteak beste.

Grafitoaren nukleazioaren kontrola edota osagarri kimiko eta inokulatzaile desberdinek burdinazko aleazioen mikroestrukturaren osaketan duten eragina bezalako gaien bitartez, autore desberdinek burdinazko aleazioen ezaugarriak hobetzeko gakoak eskaini dituzte, hauek fabrikazio teknologia konplexu honetan duten inplikazioa aztertuta.

Bertaratutako hainbat pertsona lan-saioetariko batean

Sinposioak saiakuntza metodo berriak eta kalitate metalurgikoaren aurreikuspenerako, diseinurako edota elikatzaileak definitzeko software garapen berritzaileak ezagutzeko aukera eskaini du. Aurkeztutako berrikuntzen artean aurkitzen dira baita tratamendu termiko eta prozesu berriak, hala nola, potentzia altuko plasma termikoa aplikatzea, edota galdaketan erabilitako areen berreskurapenerako azken garapenak.

Bere aldetik, 4 Lezio Magistralek burdinazko galdaketa prozesuekin eta materialekin lotutako berrikuntza esperientziak aurkeztu dituzte, baita burdinazko osagarrien eboluzioari buruzko merkatu ikuspegia ere automobilgintzan eta sektore energetikoan.

Lehenengo hizlari gonbidatuak, Jorge Fesch jauna, SAKTHI PORTUGAL enpresako CEO eta presidentea, Sinposiora bertaratutakoekin partekatu du berrikuntza galdaketa enpresen kultura korporatibora gehitzeko beharra. Bere hitzetan, hornitzaileekin, bezeroekin eta langileekin lotura sakonak garatzea, konfiantza, gardentasuna, konpromisoa, hurbiltasuna eta bikaintasuna bezalako baloreetan oinarrituta, “foko garbia mantenduta” funtsezkoa da arrakasta lortzeko.

Jorge Fesch jauna, Sakthi Portugal enpresako CEO eta presidentea parte hartzen

Produktutik hurbilago dagoen ikuspegi batetik, Per Salmuelsson jaunak, Metalurgia Arduraduna MAN ENERGY SOLUTIONS, grafito konpaktuzko galdaketako aplikazio baten arrakasta kasu bat aurkeztu du dimentsio handiko motoreen zilindroetan erabilita. Material berriak pisua era esanguratsuan gutxitzea lortzen du orain arte erabilitako grafiko laminarrarekin alderatuta higiduraren eta tenperatura altuen aurrean propietate hobeak lortuta.

Per Samuelsson jauna, Metalurgia arduraduna MAN Energy Solutions enpresan, bere aurkezpenean zehar

Burdinazko galdaketaren erronkak eta aukerak automobilgintzan

Sinposioak automobilgintzaren estrategia ezagutzeko aukera eskaini du RENAULT bezalako enpresa baten eskutik. Loïc Viassiere eta Eric Albertalli jaunek, biak ere galdaketa materialetan adituak enpresa frantsesean, erakutsi zuten beren aurkezpenean nola sektorean indarrean daude pisua arintzeko estrategiek “gasolina motoreak hartu duen indarragatik eta bai ala bai gertatuko den ibilgailu elektrikoaren sarreragatik” eragin zuzena duten burdinazko galdatutako piezen presentziarengan. Vaissierreren hitzetan “estrategia hauek ibilgailuek ingurumenarengan duten eragina gutxitzea helburu duten politika publikoei erantzuten diete. Horretarako 3 mailatan ekin behar da: diseinuaren bitartez piezak txikitu, produkzio prozesuak hobetu eta ezaugarri berak eskainiko dituzten material berriak garatzen jarraitu”. Azken esparru honetan Vaissierrek eta Albertallik aluminoa (forjatua zein galdatua) eta altzairua (forjatua, galdatua eta estanpatua) identifikatu zituzten automobileko pieza gako bezala.

Honela, Renaulteko ordezkariek aurreikusi zuten 2035 urtera arte %1.85ean gutxituko dela automobiletan galdatutako burdinazko piezen presentzia. Ikuspegi honek erronka handia suposatzen du industriarentzako, ezaugarri mekanikoen hobekuntzarekin eta produkzio prozesuen optimizazioarekin batera.

Renault enpresako galdaketa adituak, Eric Albertalli eta Loïc Vaissière jaunak, Susana Méndez doktorearekin (IK4-AZTERLAN) euren aurkezpenaren ondorengo eztabaidan

Ikuspegi honen aurrean, Steve Dawson doktoreak, SINTERCAST enpresako CEO eta presidentea, “industriaren eta automobilgintzaren komunikazio gaitasun eskasari” egotzi zion burdinazko piezen gutxitzea. Osagarrien bizitza zikloaren analisia burututa, Sinterkasteko ordezkariak erakutsi zuen nola aluminioaren sarrerak kaltetu baino ez duen egiten CO2en emisioa, material hau lortzeko eta eraldatzeko prozesuaren ondorioz. Dawson doktorearen hitzetan, automobilaren gain jartzen da berez energia alorrekoa den arazoa, “problema arlo batetik bestera igorrita”.

Era berean, Sintercasteko ordezkariak “batez ere Europa mailako” joera bezala definitu zuen ibilgailu elektrikoaren sarrera. Bere hitzetan, egoera hau ez da beste merkatu batzuetan aurkitzen, hala nola, merkatu amerikarrean non “joera kotxe handiagoak egitea den” eta ondorioz galdatutako burdinazko osagarrien funtsezko tokia betetzen jarraitzen dute sektorean.

Steve Dawson doktorea, Sintercast enpresako presidente eta CEO

Carl Loper Doktoreari omenaldia

Carl Loper doktorearen irudia bizirik egon da Sinposio osoan zehar. Bai irekieran eta itxieran, bai aurkezle desberdinen aurkezpen teknikoetan zein ekitaldi sozialetan Carl Loper zenari buruzko hitz atseginak entzuteko aukera izan da. Lan asko egindako ikerlaria, “irakasleen irakasle” eta burdinaren metalurgian nazioarteko erreferentea.

Bilbaok Carl Loper doktorearen omenezko 2. sinposio hau hartzeko aukera izan du. Madisonen (Wisconsin, AEB) 1. edizioa egin eta 10 urtera nazioarteko lehen mailako ekitaldiaz gozatzeko aukera izan dugu nazioarteko adituekin batera.

Prof. Doru M. Stefanescu doktoreak Carl Loper Doktoreari buruzko gogoeta emotiboak gogoratu ditu

Nabarmentzekoa eta eskertzekoa da hainbat enpresaren parte hartzea, sponsor bezala eman duten babesagatik: HA ILARDUYA (gold sponsor), ASK Chemicals (silver sponsor), DRAXTON (silver sponsor), SQ INSERTEC (silver sponsor) eta FOSECO (bronze sponsor). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesa ere izan du ekitaldiak..

Azterlan Team
Azterlan Team
RE·Thinking Metallurgy. 40+ años acompañando a la industria metal-mecánica.

Nola lagun diezazukegu?

Manten zaitez AZTERLANeko informazioez eguneratuta

Jarri kontaktuan Andoni-rekin

Contacta con Ramón

Jarri kontaktuan Xabierrekin

Jarri kontaktuan Maider Muro-rekin.

Jarri kontaktuan Dr. Urko de la Torre-rekin.

Contacta con Dra. Anna Regordosa

Jarri kontaktuan Aitor Loizaga-ekin.

Jarri kontaktuan Dr. Rodolfo González-Martínez-ekin.

Jarri kontaktuan Anderrekin.

Jarri kontaktuan David Aristondo-rekin.

Jarri kontaktuan Juan J. Bravo-rekin.

Jarri kontaktuan David Garcia-rekin.

Jarri kontaktuan Jose Ramon-rekin.

Jarri kontaktuan Oihana-rekin.

Mantendu AZTERLANeko berrien adi

Jarri kontaktuan David-ekin.

Jarri kontaktuan Ibonekin.

Jarri kontaktuan Hegoirekin.

Jarri kontaktuan Itziarrekin.

Jarri kontaktuan Erikarekin.

Jarri kontaktuan Beñatekin.

Jarri kontaktuan John-ekin

Jarri kontaktuan José Javier-ekin.

Jarri kontaktuan Andrearekin.

Jarri kontaktuan Janirerekin.

Jarri kontaktuan Clararekin.

Jarri kontaktuan Nagorerekin

Jarri kontaktuan Gorkarekin.

Jarri kontaktuan Emilirekin.

Jarri kontaktuan Jonekin.

Metalurgiaren eta metalen eraldatze prozesuen alor desberdinetan lantaldeak sortzen ditugu

Ezagutza alora
Emaiguzu informazio gehiago zure lantaldearen ezagutza beharrei buruz zure helburuetara egokitutako proposamen bat egin ahal izateko.
KONTAKTURAKO DATUAK

Emaizkiguzu zure lanaren datuak eta zurekin kontaktuan jarriko gara ahalik eta bizkorren.

Zein da zure erronka?

Partekatu zure erronka gure lantaldearekin. Hitz egiteak irtenbide posibleetara hurbildu baino ezin gaitzake egin.