IK4-AZTERLAN-en azken ikerketa lana “On the nucleation of graphite in lamellar graphite cast iron” 2016-ko CASTEXPO-an aurkeztua izan zen apirilaren 18-an.
Metal Casting Congress-aren 120. edizioan 3000 teknikari eta fundidore inguru batu ziren. Ameriketan erreferente den kongresu honetan, galdaketa teknologian eta metalurgian diren azkeneko aurkikuntzak erakutsi ziren. Ekitaldi honetan, aurkezpen teknikoez aparte, elkarlan teknikoak eta 460 erakusle inguru parte hartu zuten.
IK4-AZTERLAN-en ikerketa gaietako bat, burdinurtuaren solidotze prozesuan datza, bereiziki grafito laminarraren nukleatze fenomenoan. Kongresu honetan aurkezturiko txostenean, sufre eta titanioaren eragina grafitoaren nukleatze eta hedapen fenomenoetan duen garrantzia azaldu zen. Lan hau garatzeko sufre (0,011-0,12% S) eta titanio-ko (0,013-0,32% Ti) eduki desberdinak zituzten burdinurtuak zehaztu eta ikertu ziren.
Aipatzekoa da sufreak duen garrantzia grafitoaren nukleatze prozesuan (zenbat eta sufre gehiago eta nukleatze fenomenoa manganesoko sulfuroetan gertatzen da), eta aipatzekoa ere titanioaren eragina grafitoaren morfologian nabaritzen dela solidotze prozesuan.